I Zientzia Jardunaldiak – Okendo Kultur Etxea

Donostia Kulturak antolatuta eta Teknahi-ren llankidetzarekin, I Zientzia Jardunaldiak egingo dira urriaren 26, 27 eta 28an Okendo Kultur Etxean (Gros auzoa, Donostia). Deialdi honekin, Zientzia sustatzen eta zabaltzen jarraitzen dugu herritarren artean.

Maiatzeko UrbanZientzia / Olatu Talka! lehendabiziko esperientziak, Iztueta inguruan egindakoak, eragin zuen zientzia-dibulgatzaile eta profesional ugarik kaleari “neurria hartzea”, benetako “agitazio eta propaganda” gertakizun batean.

Lehenengo Jardunaldi hauek — Okendo Kultur Etxeko hitzaldi-aretoan izango dira— Arkeologia izango dute ardatz: aurrerapen teknologikoak ikerkuntzan eta zientzia horren alderdi esperimentalena.

Gastronomiarekin eta Diseinuarekin bidegurutze batean, itxuraz desberdina zentzua erdiesten du Mugaritzeko diziplina anitzeko egitasmo baten inguruan, zeina ostiralean 28 aurkeztuko den.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Hizlariak hauexek dira:

  • JEXUS TAPIA. Aranzadiko Historiaurreko Arkeologia Departamentua. “Gaur egungo arkeologia teknikak”. 26an, euskaraz.

  • MIKEL AGIRRE. Arkeologo esperimentala, TEKNAHIren kolaboratzailea: “Suharri-lanketaren erakustaldia,ibilaldi bat gure arbasoen teknologian zehar ”. 27an, gaztelaniaz (UrbanZientzia / Olatu Talka!-ko mintzaldia)

  • MUGARITZ ETA TEKNAHI “Plater baten histori(aurrea) Mugaritzen”. 28an, gaztelaniaz (aurreko lankidetza, “Gazta-mahaia: hartzitua dena eta ustela dena” egitasmo esperimentala  UrbanZientzia / Olatu Talka!-rako).

Kultura guztiontzat eta doakoa, eta streaming-en Donostiara hurreratu ezin direnentzat.

Zientzia Kultura da!